XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hori pentsatu zuen bakarra ez zen izan, Bayardo San Román lehen begi kolpean ezagutzen ez zenetarikoa zela konturatzen ere ez azkena.
Abuztuaren hondarrean kolejiora idatzi zidan amak eta ohar ustekabekoan hauxe ziostan:
Hurrengo eskutitzean bide beretik:
Zertara etorri zen inork inoiz ez zuen jakin.
Galdegin gabe ezinegonik zen bati, ezkondu baino lehenxeago, erantzun zion:
Posible zen egia izatea, baina hori bezala beste edozer erantzun zezakeen, bere hizketa modu bereziaz zerbait azaltzeko baino gordetzeko gehiago baliatzen baitzen.
Ailegatu zen gauean zineman trenetako inginaria zela eman zuen aditzera, eta ibaiaren aldarteei aurrea hartzeko lehorrean barruraino trenbidea eraikitzea oso premiazko gauza zela esanez aritu zen (...).